Erandion, Itzubaltzeta/Romon eta Leioan Inauteriak indartsu ospatu dituzte: mozorro koloretsuak, kuadrillak dantzan eta adin guztietako herritarrak festan murgilduta!
Musikak ere protagonismo berezia izan du, musika eskolako ikasleek kaleak doinuz eta erritmoz bete dituzte, baita Agurra buruhandi eta erraldoien taldeak ere. Eguraldiak busti du jaia, baina ez du giroa itzali!