Euskararen erabileraren aldeko apustua berretsi dute hainbat herritarrek

Ander Zarraga 2026ko martxoaren 6a

Plentziako Jai Alaia frontoia Uribe Kostako euskaltzaleen topagunea izan zen atzo, martxoak 5, Mintzodromoa eta Jolasdromoa egitasmoari esker. Eskualdeko hainbat eragilek antolatutako ekimena arrakastatsua izan zela adierazi dute antolatzaileek; izan ere, parte-hartzaileen kopuruak zein giro bikainak ez zuten hutsik egin.   

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, Sopelako Udal Euskaltegiagaz, eskualdeko AEKregaz eta Egizu elkarteagaz batera antolatutako jardunaldiak 24. Korrikaren kultur egitarauari bultzada ederra eman dio. Bertan, euskara maila desberdineko hainbat herritar –200 goizeko txandetan eta 100etik gora arratsaldekoetan– batu ziren, eta giro lasaian euskaraz aritzeko aukera izan zuten.

"Jendea oso pozik atera da. Askok Berbalagun egitasmoan izena eman dute ikusi dutelako euskaraz berba egiten gozatzen dugula", adierazi dute antolatzaileek.

Plentzia Kantaguneko kideek girotu zuten ekitaldiaren amaiera eta Martia Taldeak ere abesti bat eskaini zien bertaratutakoei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun