Martxoaren 17ko greba orokorragaz amaitzeko, herrietan hainbat mobilizazio egin zituzten atzo, tartean, Gorlizetik Plentziara joan zena. Horretan, dozenaka herritarrek 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa zein lan-baldintza duinak exijitu zituzten, eta deitoratu zuten poliziak 12 pertsona identifikatu zituela goizeko piketeetan. Era berean, eskerrak eman zizkieten borrokara batu ziren herriko komertzio txikiei: "Asko izan zarete gaur itxi eta konpromiso sozialaren alde hautua egin duzuen merkatariak, eta poztekoa da horrelako borroken alde egiteko prest dauden pertsonak izatea herrian".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!