Konpromisoak hartzeko eta eskatzeko garaiotan, erreferentzia gogoangarria da niretzat. Neuk ere nahi nuke haren magiaren zati bat neureganatu inguruko euskaltzaleak eta Berbots-kideak konpromiso honetara lotzeko: euskararentzat toki erosoak sortzeko ahaleginari ekiteko denbora hartzea. Denbora hausnartzeko, elkartzeko, eztabaidatzeko, egiteko. Denbora.
Agur esan genionetik 8 urte beteko diren honetan, apirilaren 18an, eguerdian, beste gereziondo bat landatuko dugu Marianen omenez Akarlandan eta konpromisoak berresteko aukera izango dugu: berak ereindako bideari jarraituz, euskaltzaleen mugimendua indartzea, eta gurean, bereziki, Berbots Erandion Euskaraz elkartea biziberritzea. Horixe, bai, egin diezaiokegun omenaldirik onena. Eta maiatzaren 10ean, Asuan, Kanpomartxo berantiarrean elkartuko gara berriro bizipoza ospatzeko, elkarrekin, euskaraz.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.