2026/10/21 10:00
Ikastaroak eta tailerrak
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Emakumeen Jabekuntza Eskolak doako ikastaroetan izena emateko epea ireki du emakume guztientzat. Sopelan, Baimenik Gabeko Eskuliburua, patriarkatuak irakurriko balu bezala idazteko; Barrikan, Emakumeak eszenan*; eta Plentzian, Txalaparta feministako ikastaroak izango dira. Izen ematea urriaren 21era zabalik egongo da; eta lilagune@uribekosta.eus helbidera edo 616 470 653 whatsappera idatziz; baita 946 762 674 telefonora deituz ere egin daiteke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!