"Oraindik garaiz gaude 'Suflubiala' gelditzeko"

Hodei Torres · Izaro Garcia

Ehunka lagun elkartu ziren zapatuan Itzubaltzeta/Romon, Subflubiala EZ! plataformak deitutako manifestazioan. Lamiakoko ibaipeko autobidearen proiektua bertan behera uzteko eta dirua garraio publikoa hobetzeko erabiltzeko eskatu zioten Bizkaiko Foru Aldundiari.

Mobilizazioaren amaieran, maputxe ekintzaile bat Artatza inguruko zuhaitz batera igo zen, datozen hilabeteetan obrak geldiarazteko eta eremua hesitu gura dutenen aurrean erresistentzia egiteko. Egindako salaketen artean, parkeko 180 zuhaitzen mozketa eta inguruneko ikastetxeetan obrek eragingo dituzten zarata zein bibrazioak egon dira. Herritarrek kanpaldia ere antolatu zuten babesa adierazteko eta erresistentziak jarraituko duela argi uzteko.

"Borroka hasi baino ez da egin eta oraindik garaiz gaude 'suflubiala' gelditzeko", helarazi zuten plataformako kideek. Era berean, herritarrei dei egin diete elkarregaz gelditu barik jarraitzeko, makroproiektu honen ordez mugikortasun jasangarria eta osasuna ardatz izango dituen herri-eredua defendatzeko.

Erlazionatuak

Ehunka lagun mobilizatu dira ibaipeko autobidearen aurka

Hodei Torres · Izaro Garcia urr 26, 10:42 Getxo   Leioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun