Itsasoan, inork gehiagok entzuten ez duen frekuentzia bat igortzen duen bale bakarti bat dagoela kontatzen da: 52 hertz. Irudi poetiko eta indartsu honetatik abituta, Ados Teatroak isolamendu sozialaz, inkomunikazioaz, desberdintasunaz eta entzuna izateko nahiaz hitz egiten digu. Umorez, emozioz eta eszenaratze zainduarekin, belarria eta bihotza afinatzera gonbidatzen gaituen pieza. Aktoreak: Joseba Apaolaza, Dorleta Urretabizkaia, Ainhoa Aierbe, Martxelo Rubio eta Amaia Irazabal.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, abenduaren 19an (barikuan), arratsaldeko 20:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 14a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez