Hiru emakume. Hiru boz. Bira Kulturguneak eszenatokia jarriko du bigarren urtez eta Laura Samek, Juliek eta Heitxik poesiak, kantuak eta melodiak eskainiko dituzte.
Banan banan arituko dira. Hiru estilo. Hiru musika begirada. Hiru sortzaile. Loraldiak sormenaren alde egiten duen inbertsioa. Sormen berriak bizten duen ikusmina eta entzunmina sustatu nahi baitugu. Etorkizuna gaur da.
Sarrera bikoitza zozkagai!
Biran izango da ikuskizuna, martxoaren 26an (osteguna), arratsaldeko 19:15ean.
Zozketan parte hartu gura baduzu, martxoaren 1a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa..
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
Harkaitz Cano eta Ximun Fuchs-ek nortasunaren bilaketari buruz idatzitako antzezlana taularatuko dute Artedramak eta Axut!-ek. Horrela aurkezten dute konpainiek: “Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Nola jakin nor zaren, ingurune aldakor batean etengabe aldatzen dena bazara? Ez ote da antzerkia barne indusketarako tresnarik onena?”
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, otsailaren 28an (zapatua), arratsaldeko 20:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, otsailaren 22a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa..
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
Irabazleak:
Nahikari Ayok bere azken liburua aurkeztu digu HIRUKAn. Hemen duzue elkarrizketa osoa.
Bere "Herrimina Areetatik Oleronera" liburua HIRUKAlagunen esku utzi digu eta bi ale zozkatzera goaz: 1930eko hamarkadako Getxon kokatuta, Espainiako Gerra Zibilaren ondarretan. Nobela, benetan gertatutako istorio batean oinarrituta dago, egilearen amonaren istorioa alegia.
Ez galdu aukera eta parte hartu!
Zozketan parte hartu gura baduzu, otsailaren 15a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa..
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
Irabazleak: