"Nor naizen baneki" antzezlanerako sarrera bikoitzak

"Nor naizen baneki" antzezlanerako sarrera bikoitzak

Harkaitz Cano eta Ximun Fuchs-ek nortasunaren bilaketari buruz idatzitako antzezlana taularatuko dute Artedramak eta Axut!-ek. Horrela aurkezten dute konpainiek: “Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Nola jakin nor zaren, ingurune aldakor batean etengabe aldatzen dena bazara? Ez ote da antzerkia barne indusketarako tresnarik onena?”

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, otsailaren 28an (zapatua), arratsaldeko 20:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu,  otsailaren 22a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa..

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Epea: 2026/02/22 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?