Adarbakarra’ euskalduntasunari, eta zergatik ez, gudariari, luma jarri nahian dabilen olatura batzen den proposamena da. Maite Aizpurua eta Garazi Navas sortzaileek salbazioa, justizia, herria edota jatorria bezalako topikoak begirada kuri-feminista batetik nola zikindu, nahastu eta hondarretik berreraiki ditzakegun ikertzen dute. Eta bide batez, minak, mugak eta ospakizunak fantasia eta gordintasunetik eszenaratzekoa, performanze poetikoa eta kontzertuaren arteko emanaldian.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, abenduaren 3an (eguaztena), arratsaldeko 20:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 25a (martitzena) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.