Beatriz Fernandezen "Ariadnaren haria sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan" liburua zozkatzera goaz HIRUKAlagunen artean.
Euskal Herriko greba feministetan bide-orri gisa erabili ditugun dosierren analisia egiten du liburuak, sexua, zaintza eta estatua hizpide izanik. Diskurtsoaren gaineko kontrola boterea da, diskurtsoak errealitatea sortzen duen heinean. Horregatik, liburuak hitzak bere inpaktu politikoekin lotuko ditu. Diskurtso feminista fintzeko gakoak biltzeko asmoan eta barne eztabaida politikoak hauspotzeko helburuz dago egina.
Irakurri hemen Hirukak Beatriz Fernandezi egindako elkarrizketa.
Zozketan parte hartu gura baduzu,maiatzaren 4a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.