Badator Loraldia! "Bob Dylan gurea" ikuskizunerako sarrerak gura dituzu?

Badator Loraldia! "Bob Dylan gurea" ikuskizunerako sarrerak gura dituzu?

Alde batetik, Gernikatik datorkigun Audience taldea dugu. Itzal luzeko musikari emankorrak. Beste aldetik, Belharra, kontzertu honetarako bildu den musikari saldo bat: Urbil Artola, Gorka Arranz, Julen Maestro, Jon Arzelus, Jose Mari Pulido eta Dani Venegas. 20 bat kanta entzuteko aukera izango dugu gitarrak, mandolina eta banjoen soinuen artean. Hainbat klasiko izango dira entzungai: “Ahaztu behingoz, ta kito”, “Libre izango naiz” “Garaiak aldatzen baitira”, “Iparraldeko neska”, besteak beste. Bukaeran “Zeruko atea joz” melodia mitikoak itxiko ditu aretoko ateak.

Bilboko Campos Antzokiko kupulan izango da ikuskizuna, martxoaren 27an, eguenean,  19:30ean.

Zozketan parte hartu gura baduzu, martxoaren 19a (eguaztena) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Epea: 2025/03/19 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?