Badator Loraldia! "Xiberoa kantuz loraturik" ikuskizunerako sarrera bikoitza eskuratu

Badator Loraldia! "Xiberoa kantuz loraturik" ikuskizunerako sarrera bikoitza eskuratu

Maddi Oihenart, Beñat Achiary, Ihitz Iriart, Julen Achiary, Mixel Etxekopar, Eliane Héguiaphal, Pierre Vissler eta Jordi Cassagne izango ditugu oholtzan Xiberoako kantuekin, ikuspegi garaikidez blaiturik eszenaratzen duten ikuskizuna. Tradiziotik abiaturik gaur egungo kultura garaikide aberatsa loratu dute Pirinioaren ipar magaletan bizi diren sortzaileek.

Emozio oldar izugarri bat. Ikuskizun hau gure bizi, amodio, esperantza, irri, negar eta umorearen bideetatik abiatzen den bidaia da.

Bilboko Arriaga Antzokian izango da ikuskizuna, martxoaren 13an, ostegunean,  19:30ean.

Zozketan parte hartu gura baduzu, martxoaren 2a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Epea: 2025/03/02 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?