Aurten ere Errigora, Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarrak kutxa ekologiko bat eta kutxa konbentzional bat Hirukak bere HIRUKAlagunen artean zozkatzeko eman dizkigu: bi saskiak denetariko produktuz osatuak daude: kontserbak, pasta, arroza, ardoa, olioa... osotara 10 produktu saski bakoitzean. Lehenak ekoizpen konbentzionaleko produktuak biltzen ditu, bigarreneko produktu guztiak ekologikoki ekoitziak dira.
Aukera galduko duzu? eman izena zozketa honetan eta zorte on!
Zozketan parte hartu gura baduzu, martxoaren 30a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.