50 urte bete ditu Errobi taldeak eta Anje Duhalde eta Mixel Ducau berriro elkartu dira ospatzeko. ‘Iparra galdu gabe’ jardunaldien baitan, euren abesti ospetsuak eskainiko dizkigute Getxon, itzulera ospatzeko eskainiko duten kontzertu bakanetako batean. Anje eta Mixelekin batera, Txomin Duhalde (bateria), Rémi Gachis (gitarra) eta Iñigo Telletxea (baxua) arituko dira.
Errobiren kontzertua ez ezik, ‘Iparra Galdu Gabe 2024’ jardunaldiek bestelako ekintzak batuko ditu.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, azaroaren 30ean, zapatuan, 20:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 24a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.