Inauterietako gauean, Bidutzi, munstro txiki bat, kaiola batean harrapatuta gelditzen da debeku misteriotsu bati aurre egin ondoren. Ainararen laguntzarekin, ehiztaria itzuli baino lehen ihes egiteko modua aurkitu beharko du, mozorroz, umorez eta emozioz beteriko familia osoarentzako abentura dibertigarri batean, beldurra barre bihurtu eta adiskidetasunaren balioa ospatzen duena.
* 3 urtetik gora.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, azaroaren 15ean (domeka), arratsaldeko 18:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 8 (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.