Lan honek goseak eta bidegabekeriak markatutako haurtzaroaren ondoren bere herriko bidelapurrik miretsiena bihurtzen den mutiko bihurri baten istorioa gerturatuko digu. Txotxongilo-antzezlan honek lapurreta ausartak, ihes ikusgarriak eta abentura zirraragarriak uztartzen ditu, umorea, hunkidura eta samurtasuna konpainiaren berezko estetika zainduarekin eta sentiberatasunarekin bat eginez.
* 6 urtetik gora.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, urriaren 25ean (domeka), arratsaldeko 18:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, urriaren 18a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.