Esperientzia artistiko eta parte-hartzailea, euskal identitate garaikideaz, euskarak eta kulturak gizarte anitz batean duten zereginaz pentsamendu kritikoa sustatzen duen ikuskizuna da.
Zer esan nahi du euskaldun izateak gaur? Eta bihar? Ezberdin Berdinak ez da ikuskizun soila: hausnarketa sortzailea baizik. Arteen bidez, emozioa eta pentsamendua uztartzen dira, eta publikoarekin batera gure nortasunaren etorkizuna irudikatzeko gonbidapena da. Euskal nortasun garaikidearen dimentsio berriak azaleratu eta gure ondarearen interpretazio ireki eta inklusiboak lantzeko aukera izango duzu, KUKAI Dantza Taldeak eta beste hamaika sortzaile lagunduta. (Iraupena: 110 min.). Informazio gehiago hemen.
EiTBn izango da ikuskizuna, urriaren 24an (barikuan), arratsaldeko 19:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, urriaren 20a (astelehena) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.