Getxo Eszena: "Mamuak ezagutzera joan zen umea" haur antzerkirako sarrera bikoitza eskuratu

Getxo Eszena: "Mamuak ezagutzera joan zen umea" haur antzerkirako sarrera bikoitza eskuratu

Ausartentzako familia ikuskizuna da hau. Maldari lagunduko diogu mundu errealaren eta imaginarioaren arteko bidaian. Umorearen, objektuen antzerkiaren eta zuzeneko musikaren bidez, gure protagonista bere beldurren eta horiei aurre egiteko moduaren artean ibiltzen da. Horrela ausartuko da Malda bere armairuko mamuak ezagutzera eta ausartuko da haiei beldurra emateari utz diezaioten eskatzera. ´Getxo Eszena Irekia´ deialdian hautatutako ikuskizuna da.

Gomendatutako adina: 4-12 urte bitartean.

Izena eman eta sarrera bikoitza zurea izan daiteke!

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, urriaren 6an, domekan, arratsaldeko 18:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, irailaren 29a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

 

Epea: 2024/09/29 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?