"Hustu" dantza ikuskizunerako sarrera bikoitzak zozkagai

"Hustu" dantza ikuskizunerako sarrera bikoitzak zozkagai

Zer bizi da hutsean? Espazio eseki horretan, non denbora gelditu eta isiltasunak zentzua hartzen duen. Zentzumen-bidaia honek mugimendua baino lehen etenaldia esploratzera gonbidatzen gaitu, soinuen arteko taupada entzutera, non dantzak arnasa hartu eta eraldatu egiten den. Munduaren gaur egungo erritmoei desafio egiten dion pieza da, eta oinarrizkora itzultzen gaituena, ekintzaren aurreko baretasunera. Gozatu Matxalen Bilbaok eta Natalia Garciak eskainitako ikuskizun honekin!

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, ekainaren 5ean, eguenean,  18:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, maiatzaren 25a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Epea: 2025/05/25 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?