Interview, Telmo Iruretaren ikuskizuna, De agua y arena film laburrean du abiapuntua. Bertan, aktoreak garun-paralisiarekin bizi izan duen esperientzia eta bere bizipenak partekatzen ditu. Hortik abiatuta, zuzeneko elkarrizketa baten bidez, umorea, gertutasuna eta hunkidura uztartuz, bere ibilbidea, bizipenak eta bizitzari begiratzeko duen modu berezia ezagutzeko gonbidapena egiten dio publikoari.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, azaroaren 6an (barikua), arratsaldeko 20:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 1a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.