"Kaka" antzerkirako sarrera bikoitzak zozkatzera goaz!

"Kaka" antzerkirako sarrera bikoitzak zozkatzera goaz!

Munduak perfekzioaren irudia saldu nahi digu:  garbia, distiratsua, ia lasaigarria… baina nahikoa da xehetasun bat okertzea dena dardarka hasteko. Herri txiki bateko plazan, ustekabean, pentsaezina agertzen da: kaka pilo bat. Keinu txiki batek utopia osoa hankaz gora jartzen du.

Kaka ez da irudi probokatzaile hutsa, galdera soil bat da: nola aurre egin geure zikinkeriari, norberarenari, kolektiboari, ezkutatu nahi dugunari eta, azken batean, elkar lotzen gaituenari?

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, otsailaren 7an (zapatua), arratsaldeko 20:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu,  otsailaren 1a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Epea: 2026/02/01 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?