"Lamiaren ispilua" haur antzerkirako sarrera bikoitza gura duzu?

"Lamiaren ispilua" haur antzerkirako sarrera bikoitza gura duzu?

Neskato batek ispilu berezi bat aurkitu du: ez du soilik irudia islatzen, galderak pizten ditu eta irudimena esnarazi. Une horretatik aurrera, abentura zirraragarri bati ekingo dio, umorez, ustekabez eta Euskal Mitologiako izaki xelebrez beteriko bidaia. Pauso bakoitzak mundua beste ikuspegi batetik begiratzera gonbidatzen du. Haurrentzat pentsatutako ikuskizun bizi eta gertukoa da, jolasaren, fantasiaren eta jakinminaren arteko uztarketa liluragarri baten bidez istorioaz gozatzeko aukera ematen duena.

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, otsailaren 1ean (domeka), arratsaldeko 18:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu,  urtarrilaren 25a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa..

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Epea: 2026/01/25 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?