Jaiotz Osak eta Xabier Mujikak osatutako bikote sortzailearen pieza berriak lanari eta honek gure gorputzari eta adimenari nola eragiten dien hausnartzen du. Kolore biziko (eta korporatibo) urdin eta horiz jantzitako bost dantzarik denok murgilduta gauden lan kultura obsesiboaren zerbitzura jartzen dute beren gorputza. Txikitatik prestatzen digute tranpa horretarako, eta ia heriotzaraino irauten du. Zuzendaritza: Osa+Mujika
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, otsailaren 7an, barikuan, 20:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, otsailaren 2a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.