Idoia Asurmendi Aramaion jasio zen orain dela 25 urte. Musikarekiko zaletasuna familia girotik datorkio eta betidanik bizi izan da abestiz inguratuta. Piano ikasketak burutu zituen Gasteizen eta oso gazte hasi zen musikagintzan. Aurkeztuko duen kontzertua guztiz ikusgarria izango da. Ohiko musikariekin inguratzeaz gain, soka-talde bat arituko da kantak moldatzen. Formatu handiko esperientzia bakarra eta erakargarria.
Sarrera bikoitza zozkagai!
Euskaldunan izango da ikuskizuna, martxoaren 14an (zapatua), arratsaldeko 20:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, martxoaren 1a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa..
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.