Loraldia Festibala "“Ikimilikiliklik. Vol 2” "

Loraldia Festibala "“Ikimilikiliklik. Vol 2” "

Iñaki Salvador / Oreka Tx (Harkaitz Martinez de San Vicente eta Itziar Navarro) / Libe Kortazar / Intza Alkain / Itziar Garaluce. Edurne Azkarateren zuzendaritzapean Duela 50 urte, Mikel Laboa eta Artze Anaiak abangoardiaren esperimentazioaren bidean murgildu ziren eta Ikimilikiliklik izeneko sentikaria plazaratu zuten. Ikuskizun harrigarri eta berritzaile hark diziplina anitz uztartu zituen: Laboaren lehen kantak, Artzeren poesia, ikus-entzunezkoak, Zumetaren artea… baita txalapartaren erabilera berri bat. Sormen honekin Veneziako Bienalera bidaiatu eta nazioarteko onespena jaso zuten.

2 sarrera zozkagai!

Arriaga Antzokian izango da ikuskizuna, martxoaren 12an (osteguna), arratsaldeko 19:30ean.

Zozketan parte hartu gura baduzu,  martxoaren 1a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa..

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

 

Epea: 2026/03/01 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?