Muxikebarrirekin koprodukzioan, Amets Arzallusek ’Miñan’ liburuan oinarritutako antzezlana eszenaratzen du estreinako aldiz Muxikebarrin. Bertan Ibrahima Balde ginearraren bizipenak kontatzen ditu. Izan ere, biek Irungo harrera-sarean ezagutu zuten elkar, Amets Arzallus laguntzen zebilela asiloa eskatzen dutenei tramitazioa egiten. Elkarrizketa horretan sortutako harremanaren emaitza da beraz Arzallusen eleberria eta antzezlana. Anaia desagertuaren atzetik hartu zuen Ibrahima Baldek Europarako bidea, sorterria, familia eta bere bizitza atzean utzita. Hala, bidaia horren kronika da.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, abenduaren 20an, barikuan, 19:30ean.
Zozketan parte hartu gura baduzu, abenduaren 1a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.