Txulalai Kantu Kolore taldearen baitan sortu zen, musika, dantza eta jolasa uztartzen jarraitzeko helburuarekin, haurrak modu didaktikoan entretenitzeko. Alai egun osoan dago telefono mugikorrarekin okupatuta, baina Miel eta Xaba lagunak, Peru krokodiloa eta Martin elefantea beren abestien bitartez gailua alde batera utzi eta haiekin jolastera animatzen saiatuko dira.
Bi emanaldi egingo dira, 16:30ean eta 19:00etan.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, martxoaren 9an, domekan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, martxoaren 2a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.