Muxikebarrin "Desobedienteak 18/98" antzezlana ikusteko prest?

Muxikebarrin "Desobedienteak 18/98" antzezlana ikusteko prest?

Desobedienteak 18/98 euskal historia garaikideko auzi judizial polemikoenetako baten barrura eramaten gaitu. Ainhoa, Zientzia Politikoetan doktoratu berri da eta desobedientzia-zibila jorratzen duen doktoretza-tesia defendatu behar du epaimahai akademiko baten aurrean. Esanahiz betetako adibideen bitartez, eskubide zibilen historian eta haiek irabazteko bidean desobedientzia zibilak izan duen rol erabakigarriaz hitz egiten digu antzezlanak. Tanttaka Teatroak sumario ezagun hura berrirakurtzen du, bizi izan zutenen ahots eta oroimenetik abiatuta, entzun gabe geratu ziren zalantzak, zauriak eta kontakizunak azaleratuz.

Sarrera bikoitzak zozkatzera goaz!

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, urtarrilaren 17an (zapatua), arratsaldeko 20:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu,  urtarrilaren 12a (astelehena) baino lehenago bete ondoko formularioa..

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Epea: 2026/01/12 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?