Gorria, horia, berdea…abentura hastear dago! ‘Semaforoa’, argiz, musikaz, marrazki bizidunez eta ustekabez betetako antzezlana da. Jolasaren eta parte-hartzearen bidez, haurrek, mundu dibertigarri eta magiko bat deskubrituko dute eta beraien irudimena martxan jarriko dute. Ikusi, entzun eta sentitzeko bidaia hastear dago.
Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, urriaren 5ean (domekan), arratsaldeko 20:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, irailaren 28a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.