Jonek eta Jokinek, hogeita hamar urte inguruko bi gaztek, Europan zeharreko bidaia bati ekiten diote euren zortzigarren urteurrena ospatzeko, baina harremanari buruzko zalantzak ere bidelagun izango dituzte. Ibilbidean zehar, azaldu ezinezko esperientzia baterako atea irekiko dien adineko bikote bat ezagutuko dute. Hurbil zaitezte maitasunari, denboraren joanari eta gure etorkizuna markatzen duten erabakiei buruzko istorio honetara.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, urriaren 22an (eguena), arratsaldeko 20:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, urriaren 18a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.