Klausek bere erloju-denda bisitatzera gonbidatzen gaitu. Espazio horretan denbora gelditu dela dirudi, eta bera da kuku-orkestra berezi baten zuzendaria. Erlojugile zaharra dibertigarria eta samurra da, eta erlojuen tik-tak erritmoan eta pianistaren musikaren arabera mugitzen da, gaur egun ez dugun denboraren ikuspegi poetikoa eskaintzeko. Denbora falta zaigu. Eta gehiago izango bagenu, gehiago nahiko genuke.
Muxikebarrin izango da ikuskizuna, martxoaren 23an, domekan, 18:00etan.
Zozketan parte hartu gura baduzu, martxoaren 16a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.