Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren eskutik, Hirukako irakurlerik gaztetxoenentzat IZARTXO sorta lortzeko aukera.
Sortan IZARTXO ipuina, adur-zapia, orri-markatzailea eta sehaska-kanta izango duzue opari.
Uztailetik dabil Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua sorta hau banatzen, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko udalekin lankidetzan. Haurra udaletxean erregistratzean banatzen zaie.
Orain zeuk ere baduzu lortzeko aukera! Eman ezazu izena!
Zozketan parte hartu gura baduzu, azaroaren 15a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.