Utopia konpainiaren "Putzua begi-bistan" haur antzezkizunerako sarrerak zozkagai!

Utopia konpainiaren "Putzua begi-bistan" haur antzezkizunerako sarrerak zozkagai!

Gomendatutako adina: 5-9 urte

Putzuak zapaldu edo saltatu? Hori da Goizaldek euria egin ondoren bere buruari galdetzen diona. Horien gainean dantza egitea amesten duen bitartean, uraren balioaz ohartzen da. Susanna Isern-en Putzu bat EZ zapaltzeko bederatzi modu ipuinean inspiratutako familia-ikuskizun honek gure planetaren zaintzari buruz hausnartzera gonbidatzen ditu txikienak, bihotzekin konektatzen duen esperientzia hezitzaile eta emozional bat eskainiz.

Muxikebarrin izango da ikuskizuna, ekainaren 29ean, domekan,  18:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, ekainaren 22a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Epea: 2025/06/22 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?