Jendartea  Erandio 2017-02-15 17:31

Ludoteka-txartela emango diete ume erandioztarrei

Erandioko ludoteketara jolastera doazen neska-mutilek laster jasoko dute txarteltxo bana. 100 bat izaten dira Astrabuduko eta Altzagako aisialdi-zentroetan jolasten duten hiru eta hamar urte bitarteko ume eta gaztetxoak.

  Kultura  Erandio 2017-02-15 17:24

Musika-bandagaz hitzarmena berretsi du Erandioko Udalak

Musika-bandagaz hitzarmena berretsi du Erandioko Udalak

Erandioko Udalaren Erandioko Musika Banda musika-elkarteren arteko hitzarmenak beste urtebete iraungo du, udalerrian musika-jarduerak bultzatzeko asmoz.

  Kirolak  Erandio 2017-02-15 16:29

Eskalada-murrua eraikiko dute Erandiogoikoko San Jose auzoan

Eskalada-murrua eraikiko dute Erandiogoikoko San Jose auzoan

Erandioko Udalak eskalada-murrua eta entrenamenduak egiteko gunea ipiniko ditu datozen hilabeteotan, Erandiogoikoko San Jose auzoan, sarbidean dagoen parkean, bertan kirol-gune txiki bat ezarriz. Proiektu biak auzokideek erabaki dituzte, Udalak egindako inkestan, bertan kokatuko duen “aisialdirako eta gozamenerako gune berria” hauta zezaten. Galdeketa horretan, kirol-ekipamendu biak lehenetsi zituzten herritarrek, euren arteko aldea boto batena izanda.

  Jendartea  Erandio 2017-02-13 15:51

Daborduko, .EUS da Erandioko udal-webgunea

Daborduko, .EUS da Erandioko udal-webgunea

Erandioko Udalak webgune berria estreinatu du gaur. Erandio.net zaharra oraindino ikusi badaiteke ere, Erandio.eus jaio da gaur eduki gaurkotuakaz eta itxura berrituagaz. Joseba Goikouria alkateak eta Alaitz Etxeandia BizkayTIK fundazioaren zuzendari nagusiak azaldu dutenez, erakunde bien lankidetzatik sortu da atari berria. Hala, webguneak herritarrei eskainiko die udaletxeagaz izapide telematikoak egiteko aukera.

  Politika  Erandio 2017-02-10 12:00

Bake-epaileari arrazoia eman dio Auzitegi Nagusiak

EAEko Auzitegi Nagusiaren Gobernu Aretoak ebatzi du ez duela ezelako ekimenik egin behar Jon Iñaki Rodríguez Erandioko bake-epailearen aurka, ez ziolako inori "errespeturik galdu". Pasa den azaroaren 22an, Erandioko Udalak eskatu zuen ikerketa, Udalbatzak hala eskatuta.

  Ekonomia  Erandio 2017-02-10 09:00

Quirón ospitaleko beharginek protesta egiten segituko dute, hitzarmenaren alde

Quirón ospitaleko beharginek protesta egiten segituko dute, hitzarmenaren alde

Erandioko Quirón ospitaleko langileek orain arte astelehenetan egindako ordu biko lan-uzteak mantenduko dituzte datozen asteotan, Langileen Batzordeak jakinarazi duenez. Izan ere, ia erabateko segimendua izan dute "lan-hitzarmen duin" baten aldeko protestek: "langileen %99k egin du bat", ELA, CCOO eta Satse sindikatuen arabera. Halere, ez dute baztertu mobilizazioak zabaltzea, enpresak negoziatu ezean.

  Kirolak  Erandio 2017-02-09 17:41

La Cuadri del Hospiren aldeko herri-lasterketa

Domekan, hilaren 12an, elkartasun-ekimen batek beteko ditu Astrabuduko kaleak. Bertako Extremadurako Etxeak antolatuta, herri-lasterketa batek umeen minbiziaren ikerketarako dirua batuko du, Gurutzetako ospitaleko La Cuadri del Hospi izeneko elkartearen bidez. Probak hiru formatu izango ditu: hamar kilometroko martxa, 09:00etan irtengo dena; neska-mutilen lasterketa, 100 eta 500 metro bitarteko distantzietan, 12:00etan; eta, azkenik, 12:30ean helduen lasterketa, lau kilometrokoa. Daborduko, dortsalak eros daitezke Extremadurako Etxean, 2 euroan umeenak eta 3 euroan helduenak.

  Kultura  Erandio 2017-02-09 17:35

Euskara bultzatzeko aurtengo kudeaketa-plana aurkeztu dute

Euskara bultzatzeko aurtengo kudeaketa-plana aurkeztu dute

Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren aurtengo Kudeaketa Plana aurkeztu du Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Egokiñe Angulo zinegotzi jeltzaleak zuzendutako arloak hiru berritasun nagusi ekarri ditu 2017an. Alde batetik, Zapatutan eta Zapatutan Olgetan ekimenak martxan ipini dituzte, "euskararen erabilerarako" daborduko "dauden sozializazio-guneak baliatzea eta berriak sortzeko" asmoz; Zapatutan Olgetan egitasmoak "talde txikietan eta familia giroan euskaraz jolasteko eta kantatzeko guneak" eskaini ditu urtarrilean. Beste alde batetik, Antzerki EguEnak ekintza berriaren bitartez, "aisialdiko jardueretan euskararen presentzia eta erabilera indartu" gura du Euskara Zerbitzuak.

  Jendartea  Erandio 2017-02-09 16:25

Etxebizitza kolaboratiboen gaineko berbaldia izango da bihar Altzagan

Etxebizitza kolaboratiboen gaineko berbaldia izango da bihar Altzagan

Irati Mogollón García soziologia-irakasleak berbaldia eskainiko du Erandion, zaintzaren arkitekturen inguruan. Hitzordua bariku honetan izango da, 19:30ean, Gautxoriak elkartearen lokalean, Altzagako San Jeronimo kalean. Izan ere, Erandioko Txoko Feminista eta Gautxoriak dira antolatzaileak. Berbaldian, Mogollónek Ana Fernández Cuberogaz batera idatzi duen ikerketa aurkeztuko du: "Zaintzaren arkitekturak. Nagusientzako etxebizitza kolaboratiboak. EAEko eta Europako adibideak". Aurkezpenaren ostean, eztabaidarako tartea ere izango da.

  Jendartea  Erandio 2017-02-09 16:13

Inprobisazio-ikastaroa egingo dute Astrabuduan

Udal Berdintasun Zerbitzuak inprobisazio-ikastaroa eskainiko du hilaren 17an, 18an eta 19an, Astrabuduko haur-eskolan. Prestatzaileak izango dira Zahira Montalvo eta Elba Ruiz, Kancaneo Teatroko kideak. Aurretik izena ematea beharrezkoa da. Argibide gehiago eska daiteke berdintasuna@erandioko-udala.net posta elektronikora mezuren bat bidaliz.

  Kultura  Erandio 2017-02-08 12:40

Erandioko neska-mutilak, Agate Deunari abesten

Daborduko entzun daiteke Agate Deunaren bezperan Erandioko neska-mutilek Altzagan emandako errezitaldiaren zati bat.

  Jendartea  Erandio 2017-02-03 19:13

Kamioi bat erori da Asua ibaira

Kamioi bat erori da gaur goizeko 13:00 aldera Asua ibaira, Erandioko Lutxana auzoan. Gidaria kanpoan zegoen ezbeharra gertatu denean; hala, ez da zauriturik izan. Halere, kalte materialak izan dira, kamioiak bertako murru txiki bat apurtu baitu erortzean. Kamioia ibaiertzaren ondoan geratu da eta kargarik izan ez arren, garabia handi batez atera behar izan dute.

  Jendartea  Erandio 2017-02-03 15:25

Gurutze Gorriarekiko hitzarmena berretsi du Erandioko Udalak

Erandioko udalak urte batez luzatu du Uribe Aldeko Gurutze Gorriagaz duen elkarlanerako hitzarmena; akordioak zehaztutakoaren arabera, Gurutze Gorriak osasun-zerbitzuak eskaintzen segituko du Erandioko kultur, kirol eta gizarte ekitaldietan. Trukean eragileak 10.000 euro gehi BEZa jasoko du Udalarengandik.

  Politika  Erandio 2017-02-03 13:00

Erandioko Gure Esku Dagok otsailean ere batuko ditu sinadurak

Erandioko Gure Esku Dagok otsailean ere batuko ditu sinadurak

Iazko udan, "Erandiok Erabakia" adierazpenarekiko herri-babesa ikustarazteko sinadura-bilketa abiatu zuen Erandioko Gure Esku Dago taldeak. Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak zabaldu duenez, otsail honetan ere erandioztarren atxikimenduak batzen segituko du, gerora testua Udalbatzan mozio gisa aurkezteko.

  Kultura  Erandio 2017-02-02 11:15

Inun kantautorea izango da barikuan Kalezulon

Inun kantautorea izango da barikuan Kalezulon

Bihar, barikuan, afari akustikoen beste saio bat izango da Erandioko Kalezulo gaztetxean, Altzagako Jose Luis Goioaga etorbidean. Gonbidatutako musikaria Inun kantautorea izango da, Mikel Inunziaga zornotzarra. Ekimena 20:00etan hasiko da, ohiko txikiteoagaz; ondoren afaria izango da eta 22:30ean hasiko da kontzertua. Ohi bezala, begetalezko eta haragizko hanburgesak aukeran izango dira.

  Ekonomia  Erandio 2017-02-01 18:35

Mobilizazioak hasi dituzte GESeko beharginek

Mobilizazioak hasi dituzte GESeko beharginek

Global Energy Services (GES) enpresak ordezkari sindikalei jakinarazi die 400 behargin baino gehiago bota gura duela. Hori dela eta gaur goizean mobilizazioak hasi dituzte Bilbon Enekuriko langileek.

  Jendartea  Erandio 2017-01-30 10:00

Gizarte laguntzak eguaztenetik aurrera eskatu ahal izango dira Erandion

Gizarte laguntzak eguaztenetik aurrera eskatu ahal izango dira Erandion

Datorren otsailaren 1ean, eguaztena, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko epea zabalduko du Erandioko Udalak. Eskaerak Altzagan eta Astrabuduan egin ahal izango dira, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan, 09:00etatik 14:00etara. Udalak jakinarazi duenez, iaz eskaera aurkeztu eta baldintzak bete zituzten erandioztar denek izan zituzten laguntzak.

  Iritzia 2017-01-25 23:05

Zergatik hil behar dira langileak lanean?

Erabiltzailearen aurpegia Guillermo Malaina Martínez

Denok ditugu esperientziak, onerako zein txarrerako izan daitezkeenak, baina horiei guztiei esker pentsamendu kritikoa gorpuztuz doa gure burmuinean. 1999ko otsailaren 18an izan nuen horietako bat. Ordenagailuari begira negoen eguneko albiste arrunt bat idazten, egunkariko zuzendaria arinka irten zenean bere bulegotik. Hiru langile hilak ziren Loiuko aireportu berriaren eraikuntzan. Bi kazetari eta bi argazkilari bertaratu ginen, baina orduan Sondikan zegoen aireportuan iturri ofiziala iturri mutua zen.

  Kultura  Erandio 2017-01-25 18:25

Helduentzako dantza-ikastaroa egingo du Trabuduk

Helduentzako dantza-ikastaroa egingo du Trabuduk

Astrabuduko Trabudu dantzari-taldeak helduentzako dantza-ikastaroa egingo du hemendik aste batzuetara. Interesdunek izena eman dezakete daborduko, taldeko zuzendaritzako kideren bati esanez edo trabududantzaritaldea@gmail.com posta-elektronikora mezua bidaliz. Bestela, inskripzio-orria bete ahal izango da otsailaren 6an eta 7an Mendiguren plazako lokalean, 18:00etatik 19:30era.

  Jendartea  Erandio 2017-01-25 12:00

Umeen artean elikadura-jokaera egokiak sustatu gura ditu Erandiok

Umeen artean elikadura-jokaera egokiak sustatu gura ditu Erandiok

Erandioko Udaleko Osasun Publikoa eta Kontsumo Sailak ekin dio kanpaina berri bati, 3 eta 5 urte bitarteko neska-mutilen artean elikadura-ohitura onak bultzatzeko. Jorge González zinegotzi sozialistak azaldu duenez, "programaren helburu nagusia da Haur Hezkuntzako neska-mutilen gurasoak kontzientziatzea, nutrizio-heziketa egoki batek duen garrantziaren gainean. Heziketa hori umeen egungo eta etorkizuneko osasunaren ezinbesteko oinarria izango da".

Nabarmenak

Zorion agurrak