Jendartea 2004-04-26 23:11

Arteagan 36 zuhaitz birlandatzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandio Goikoan, Arteagako kirol instalakuntzen inguruetan, 36 zuhaitz birlandatzeko lanetan dihardu Erandioko Udala. Astrabudua auzoko Lorentzo Deuna, Bilboko Kontsulatua eta Atxutegi kaleetan eta Trabudu plazan egiten ari diren errepideak eta ezpaloiak zabaltzeko lanak direla eta, kendu behar izan dituzte guztiak.
  Kultura 2004-04-23 23:16

Omenaldia egingo diote igandean Jose Andres Mendiguren "Mendi"ri, Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eliza atzeko aparkalekuen gaineko plazari Jose Andres zenaren izena jartzea eskatu diote Erandioko Udalari

Apirilaren 25ean omenaldi xumea baina beroa eskaini nahi diote Trabudu dantza taldeko kideek, 2002ko azaroaren 30ean, Astrabuduan Euskal Astea ospatzen ari zela zendu zen Jose Andres Mendiguren "Mendi"ri. Beste dantza talde batzuetan ibili ondoren, Javier Intxaurbe Urtiagarekin batera, Trabudu sortu zuen 1975. urtean, eta ordutik hona, auzoko hamaika neska-mutil ibili da bertan euskal dantzak ikasten eta erakusten. Taldeak sekulako lana egin du, baita, Agate Deuna dela, Olentzero dela, San Lorentzoak direla... bertako ohiturak berreskuratu eta ezagutarazteko. Besteak beste, Txorierri eta Uribe Kostako hamar dantza talde elkartuko dira igande goizean kalejira eta dantza saioa egiteko.
  Iritzia 2004-04-19 23:37

Lazarraga gaztearen garaiko maite-jokoak - Xabier Kintana / euskaltzaina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gure hedabideek lau haitzeetara jakinarazi dutenez, euskal literaturan uste gabeko aurkikuntza harrigarria gertatu da aurten: Joan Perez Lazarraga arabar idazlearen obra, ehun orrialdeko koaderno batean bildua. XVI. Mendeko obra hori Gipuzkoako Diputazioak erosia du eta edozeinek kontsulta dezake interneten: www.gipuzkoakultura.net/lazarraga
  Jendartea 2004-04-05 23:00

Adin txikiko bi atxilotu dituzte Erandion kotxea lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ustez ibilgailu bat lapurtzeagatik, hurrenez hurren, 13 eta 15 urteko adin txikiko bi atxilotu zituen atzo Erandion Ertzaintzak. Lapurtutakoen zerrendan zegoen kotxea eta Txorierriko korridorearekin lotzen den BI-637 errepideko zatian utzi zuten abandonaturik lapurrek.
  Kultura 2004-04-02 22:35

Kanpomartxo ospatuko dute igande honetan Lutxanan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Apirilaren 4an Kanpomartxo jaiaren XIV edizioa ospatuko da Erandioko Lutxana auzoan. Hainbat hamarkadatan galduta egon zen eta orain dela 14 urte berreskuratu zuen baserri giroko euskal jaia Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak. Ordutik hona, udalerriko auzo ezberdinak txandakatuz egin da urtetik urtera. Eguerditik aurrera, dantzak, bertsolariak, antzerkia, jolasak... edukiko dituzte egunean zehar bertara batzen direnek. Larunbatean ere kontzertua egingo da 23:30ean. Lutxanako eskoletako kolektiboarekin batera antolatu du jaia Berbotsek.
  Kultura 2004-03-30 22:30

Internet bidezko sarean egongo dira Erandioko liburutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gutxi gora behera, EAEko berrehun liburutegien zerbitzuak eskura izango dituzte Erandioko Udal Liburutegietako erabiltzaileek, txartel berri baten bidez. Izan ere, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalean (ELSN) dauden udal liburutegi guztiekin internet bidezko sarea sortu nahi du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta horretan parte hartzea erabaki du Erandioko Udalak.
  Jendartea 2004-03-29 22:58

Genero Berdintasuna sustatzeko egitasmoa garatuko du Erandioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko Udalaren barne zein kanpo-jardueran genero ikuspegia barneratu eta beharrezkoak diren hobekuntzak ahalbidetzeko neurriak abian jartzeko, Genero Berdintasuna sustatzeko Egitasmoa garatuko du udalerriko Gizarte Ekintza Sailak. Mikel Arieta-Araunabeña alkateak gaur azaldu duenez, "udal erakundeko langileak ez ezik, horrela eskatzen duten herriko kolektiboek ere", tresnatzat erabili ahal izango dute gomendio-eskuliburua egiterako orduan lortutako emaitzak, genero berdintasunean sakontzeko. Horrela, udal sail guztiak koordinatzeaz gain, genero indarkeria eta antzeko gaiak landu, eta gizartean emakumearen presentzia areagotzeko informazio kanpainak martxan jarriko dituzte. Horretaz gain, herriko agente guztien eskuhartzea eta elkarlana bultzatu nahian, enpresa, hezkuntza eta gizarte erakundeetara zabaldu nahi dute egitasmoa.
  Kirolak 2004-03-17 19:15

Kuartangoko (Araba) Arangatxa mendira irteera igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Arabako Kuartango herrian dagoen Arangatxa mendira irteera antolatu du, martxoaren 21ean, Astrabuduako Atxazpe mendi taldeak. Udalerri horretako Andagoia auzotik hasiko da igoera. Joan nahi duten guztiek, bihar izango dute izena emateko aukera, 944 671 901 telefono zenbakira deituz, 19:00etatik 20:30etara.

  Iritzia 2004-03-14 22:14

Bremengo euskal kantariak - Xabier Kintana / euskaltzaina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bremen Alemaniaren iparraldeko hiria da, Saxonia Beherean datza, Weser ibaiaren ondoan eta 553.000 biztanle dauzka. Merkatal portu garrantzitsua, industria eta garapen maila handia dituen arren, mundu zabaleko haurren artean behintzat, segur aski beste arrazoi batengatik ezagunagoa da; bertan gertaturiko ipuin famatuagatik, hain zuzen: Bremengo musikariak: Nork ez du entzun bada, gaizki trataturiko asto, txakur, katu eta oilar haiek, zein bere baserri-etxetik ihes eginda, eratu zuten kantari taldearen berri, lapur batzuk ikararazi zituena? Hirian bertan, udalaren aurreko Plaza Nagusian bada brontzezko eskultura bat, upuineko istorio hori gogoratzen duena.
  Ekonomia 2004-03-09 21:14

Erandioko udal egoitzako langileek 70 egun egingo dituzte greban

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hamar aste beteko dira bihar, 2003ko abenduaren 31an, Erandioko San Jose Udal Egoitzako garbiketa hamaika langilek greban hasi zirenetik. Hori dela eta, manifestazioa egingo dute bihar, 12:00etatik aurrera, udalerriko kaleetan zehar. Izan ere, Marga Olarieta langileen bozeramaleak aipatzen duenez, 70 egun hauetan, "negoziaketarako saiakera seriorik ez du egin zentroan zerbitzua emateaz arduratzen den Garbialdi SL enpresak".
  Politika 2004-03-01 21:55

Modu autoritarioan jokatzea egotzi dio alkateari Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramaileak salatu duenez, Mikel Arieta alkateak (EAJ) oposizioko alderdiek aurkeztutako mozioak eta proposamenak ez ditu eztabaidatzen uzten. "Alkate lana egin beharrean, alkaidetzat jokatzen du", adierazi du prentsa ohar bidez.
  Kultura 2004-02-28 21:24

Prest dago Erandioko Udaleko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004-2007 eperako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu du Erandioko Udalak. Orotara 33 erakundek (EAEko 31 udalek eta 2 mankomunitatek) martxan jarri dute dagoeneko EBPN. Erakunde guzti horiek, hiruzpalau urtetako plan estrategikoa prestatu ondoren, urtean urteko kudeaketa-planen bidez garatzen ari dira egitasmoa. Beste alde batetik, zortzi erakunde gehiago EBPN prestatzen hasita daude, eta beste horrenbeste urtarrila eta otsaila bitartean hasi dira.
  Ekonomia 2004-02-18 22:26

Greban 50 egun egin dituzte San Jose egoitzako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Oraindik ere, Erandioko udaletxe aurrean egunero konzentratzen jarraitzen dute San Jose udal egoitzako langileek, zentroko gainontzeko beharginekin konparatuta, sufritzen ari diren "diskriminazio egoera" salatzeko asmoz. ELAk jakitera eman duenez, 50 egun bete ditu gaur grebak. Hori dela eta, goizean egin den ez-ohizko udalbatzara agertu dira, alkateari "zintzotasunik gabe" jokatu duela leporatzeko, "arazoari irtenbideren bat bilatzeari uko egin baitio".

Gaiaren inguruko albisteak.

San Jose egoitzako langileekin batera konzentratu dira gaur ELAko ordezkariak (2004 Urt 23)
  Iritzia 2004-02-15 20:47

Kaleak argi gorriaz zeharkatzeaz - Xabier Kintana / EHUko irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Maiz entzuten da eskolako irakaspenen artean badela bat, behiala oso aintzat hartua izan arren, aspaldian erabat baztertua: gizabideko manerak, ohitura onak eta lagun hurkoarenganako errespetua lantzea. Izan ere, heziera oneko portaera-erregela horiek pertsona gehienoi behintzat, ordu luzeetan ikasi behar genituen errege godoen zerrenda, Erdi Aroko gaztelau idazleen lanak, erro karratuak, logaritmoak, espekulazio filosofikoak eta mekanika kuantikoa baino praktikoago gertatzen zaizkigu eguneroko bizimoduan.
  Politika 2004-02-12 21:31

A eredua "diskriminatzea" egotzi dio administrazioari Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Haurrak euskarazko ereduetan matrikulatzea bultzatzen duen kanpaina kritikatu du gaur Erandioko PPk. "Haurren hezkuntza eredua baldintzatzeko saiakeratzat" jo du kanpaina, prentsa ohar baten bidez, Javier Ruiz zinegotziak, "gurasoei D eredua aukera onena dela esaten dielako". Ruizek esan duenez, "nahiz eta egiazkoak izan, haurren hezkuntza eredua aukeratzeko orduan gurasoen erabakia baldintzatzen duten datuak eskaintzen dira". Gainera, "abertzaleek eredu honi buruz egiten duten politika diskriminatzailearen erruz" gaztelaniazko eredua atzera joatea deitoratu du.
  Ekonomia 2004-01-23 20:55

San Jose egoitzako langileekin batera konzentratu dira gaur ELAko ordezkariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lan baldintza hobeagoak eskatzeko, Erandioko San Jose udal egoitzako garbiketa langileek egiten ari diren greba hirugarren astea bete du gaur. Euren egoera salatu eta herritar guztiak jakinaren gainean jartzeko asmoz, konzentrazioa egin dute berriz ere udaletxe aurrean, 11:00etatik 12:00etara. Beraiekin batera ELAko hainbat ordezkarik parte hartu dute elkarretaratzean, langileei elkartasuna adierazteko.
  Politika 2004-01-19 22:23

Udaletxean Espainiako bandera jartzea eskatu du Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urriaren 28ko 39/81 Legeak ezarritakoa betez, "Ikurrinarekin eta Europako banderarekin batera, Espainiakoa" ere udaletxean jartzea eskatu du gaur Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramaleak. Prentsa oharraren bidez, zinegotziak gogora ekarri duenez, "Arkauteko Ertzaintzaren Akademian, Ikurrinarekin batera, Espainiako bandera jartzea agindu du, orain dela gutxi, EAEko Auzitegi Nagusiak". Horrekin batera, "Ikurrina eta Espainiako banderaren arteko gatazkarik" ez dutela nahi adierazi du Ruizek. "Hori da, hain zuzen ere, Ibarretxe planak bilatzen duena; Ikurrina baino ez duelako guztion ikurtzat hartzen, Espainiako bandera bazterrean utziz. Guk, aldiz, biak udaletxean nahi ditugu, Europakoarekin batera, normaltasun osoz eta Legea betez", gaineratu du.
  Ekonomia 2004-01-16 21:10

Lan baldintzak hobetu arte, greban jarraituko dute Erandioko egoitzako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lan baldintzak hobetzea lortu arte, mobilizazioekin jarraituko dute Erandioko San Jose udal egoitzako langileek. Horrela adierazi dute, gaur 11:00etatik 12:00etara herri horretako udaletxearen aurrean egindako konzentrazioan. Izan ere, abenduaren 31tik, greba mugagabean daude zentroko garbiketa, garbitegi, harrera eta office zerbitzuetako hamaika behargin. Olatz Urutxurtu ELAko ordezkariak adierazi duenez, gutxiengo zerbitzuak "behar bezala" betetzen ari dira egoitzan, "Eusko Jaurlaritzak ezarritakoa baino gehiago", zenbait grebalarien hitzetan.
  Iritzia 2004-01-15 23:19

Salba ditzagun gure balea txikiak - Xabier Kintana / EHUko irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Segur aski istorio hau duela hamabost bat mila urte hasi zen, azken glaziazioaren amaieran. Garai hartan, hegoaldeko animalia batzuk ordura arte izotzek estaltzen zituzten lekuetarantz hedatzen hasi ziren, bizi-eremu berrien bila. Animalia horietako batzuk Euskal Herriaren hegoaldean gelditu ziren, Arabako lautadan eta Nafarroako lurralde lehorretan, iparraldeagoko klima hezea eta zoru belartsua haien bizimodurako desegokiagoak zirelako.
  Ekonomia 2004-01-14 20:27

Ostiralean konzentrazioa egingo dute Erandioko udal egoitzako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urtarrilaren 16an protesta-ekitaldia egingo dute, Erandioko Udaletxeko Plazan, San Jose udal egoitzako langileek. Horietatik hamaika greba mugagabean daude, abenduaren 31tik, lan-baldintza hobeagoak eskatzeko. ELA sindikatuko iturriek adierazi dutenez, garbiketa, harrera eta "office" zerbitzuetan egiten ari dira lanuzteak. Adinekoak zaintzeaz arduratzen diren erizainak, aldiz, normaltasun osoz dihardute lanean.

Erandioko Udalak azkeneko hauen lan-baldintzak hobetzea erabaki zuenean sortu zen gatazka, langile guztiak lan-hitzarmen berberapean egon arren. Denak dira Garbialdi SAL enpresakoak.

Nabarmenak

Zorion agurrak