Maiatzaren 7an izango da Otxantegi Herri Lurreko huste-saiakera

Nahia Martinez Gondra api 29 Berango

Berangoko Otxantegi Herri Lurreko ekintzaileek jakinarazi dute hirugarren huste-saiakera maiatzaren 7an izango dela, hurrengo asteko martitzenean. Horregatik, 08:00etan, "gosari desobedientea" antolatu dute goiz-goizetik indarrak hartzeko. Beranduago, 09:00etan, elkarretaratzea egingo dute Otxantegiko lurren kanpoaldean. Argi adierazi dute "lurraren defentsan jo ta ke" jarraituko dutela.

100 pertsona inguruk 30 kilometro egin dituzte bizikletaz subflubialaren proiektuaren kontra

Nahia Martinez Gondra api 29 Erandio   Leioa

Apirilaren 28an, domekan, 100 lagun inguruk "bizikletada" bat egin zuten Portugaletetik Leioako Artatza parkera subflubialaren proiektua bertan behera gelditzea eskatzeko. Hala, egitasmoa salatu eta Foru Aldundiari garraio publikoa eta bizikletaren aldeko apustua egin zezala aldarrikatu zuten, guztira 30 kilometroko ibilbidea bizikletaz osatuz. Iragarri dute hurrengo hitzordua ekainaren 15ean izango dela.