api 25, 17:07 Sopela
Sopelako Udalak, Toki Garapeneko sailaren bitartez, Sopelbus tokiko garraio-zerbitzuan zenbait hobekuntza ezarri dituela iragarri du, herri barruko irisgarritasuna eta konektibitatea optimizatzeko. Berritasun nagusietako bat Sopelbusaren ibilbidearen diseinu berri bat da, erabiltzaileentzat ulergarriagoa eta argiagoa izateko sortua izan dena. Gainera, garraioaren ordutegia 19:00ak arte luzatu da.
api 25, 16:25 Sopela
Sopelako Kuadrillak taldeak Palestinari elkartasuna eskaintzeko "egun masibo eta arrakastatsua" antolatu gura du maiatzaren 11rako. Hala, Sopelako Kuadrillen eguna ospatuko dute Palestinaren auzia erdigunean kokatuz. Antolatzaileek iragarri dute apirilaren 26tik aurrera herri-bazkarirako sarrerak fisikoki erosi ahal izango direla Sopelako turismo bulegoan maiatzaren 8ra arte. Bestela, online hartu daitezke, hemen.