Sarrera, doan. Aforoa mugatuta egongo da; izena emateko azkenengo eguna urriaren 6a izango da. Sinopsia: Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte eta 4 hilabete? 2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen historia kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.
Leire Lekuonaren Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa, Aritza Bergararen Jentiles. El último secreto de la mitología vasca; eta Adur eta Izan euskal kulturan liburuak aurkeztuko dira. Bertan egongo dira lehenengo bi idazleak.