Datorren azaroaren 13an, Kandida ikuskizuna Kultur Leioara iritsiko da. Kandida fikzioaren eta errealitatearen arteko talkari buruzko antzezlana da, eta, horren bidez, galdera hau planteatzen du: zer gertatzen da besteen sufrimendua literatura bihurtzen dugunean, baina errealitate horri aurre egiteko prest ez gaudenean? Sarrerak Hirukalagunentzat zozketa atalean
Azaroaren 2tik 16ra, Getxoko Udalak Areetako Kukupraka ludotekak Gabonetan eskainiko dituen jardueretarako izena emateko epea zabalduko du. Bi txanda izango dira, bata abenduaren 24tik 30era, eta bigarrena, abenduaren 31tik urtarrilaren 5era, Romo ikastetxean, 10:30etik 13:30era. Aurreikusi duten moduan, 36 plaza izango dira txanda bakoitzean, eta bertan 2015etik 2021ra (biak barne) jaiotakoek parte hartu ahal izango dute.
Barrikako ludotekak tailer ezberdinak antolatu ditu azaroan zehar, zirkoarekin lotutako tailerrak denak. Jarduera guztiak barikuetan egingo dira, arrastiko 18:00etan. Azaroak 6 eta 20ko tailerrak Ander Deuna aretoan (Goierri Errepidea 12) egingo dira, eta azaroak 13 eta 27koak Barrikako udal liburutegian (Udaletxeko bidea 2). Tailer guztiak 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude, eta izena emateko, liburutegia@barrika.eus helbidera mezu bat bidali daiteke, edo 946775163 telefonora deitu.