BBK eta Bilboko Arte Ederren Museoa herritarren bila atera dira La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea izeneko ekimenarekin. Museoaren bildumako maisulanetan oinarritutako dibulgazio artistikoa egiteko proposamena da.
Paloma Rojas akuarelistak Uribe Kostako eta Bilbo inguruko gaiak islatzen dituzten 26 lanen erakusketa egingo du Gorlizeko erakusgelan. Abuztuaren 23tik irailaren 4a arte.
Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.
| Ekaina | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | |||||