Larunbata, maiatzak 9

10:00

Gorlizko Baserri Eguna

Gorliz | Jaiak

Datorren maiatzaren 9an, Gorliz euskal sustraietara itzuliko da Baserritar Eguna ospatzeko. Aurrekontu parte-hartzaileetako proposamen irabazlea denez, herriko kuadrillek bultzatua eta Udalagaz elkarlanean antolatua, belaunaldien arteko topagune izan gura duen jaialdi hau antolatuko dute lehen aldiz. 15.000 euroko aurrekontuagaz, herriko historiara eta ohituretara gerturatzeko aukera izango dute adin guztietako bizilagunek.

10:30

Algortako Futbito Txapelketa Antiarrazista

Bihotz Alai plaza, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Ez Irentsi Arrazakeriaren Amua taldeak Algortako futbito antiarrazista txapelketa ospatuko du hurrengo zapatuan, maiatzaren 9an. Arrazakeriaren aurkako mezua bidaliz, egun osoan zehar, elkartzeko eta disfrutatzeko ekitaldia antolatuko dute. 

Algortako Futbito Txapelketa Antiarrazista Bihotz Alai plaza

Ez Irentsi Arrazakeriaren Amua taldeak Algortako futbito antiarrazista txapelketa ospatuko du hurrengo zapatuan, maiatzaren 9an. Arrazakeriaren aurkako mezua bidaliz, egun osoan zehar, elkartzeko eta disfrutatzeko ekitaldia antolatuko dute. 

12:00

Zaporeak Eguna

TikiToki Zentroa, Getxo | Bestelakoak

Datorren maiatzaren 9an, Getxoko Tiki Tokia Zentroak elkartasun eta jai giroko jardunaldi handia hartuko du. Zaporeak elkarteak antolatutako hitzordu honen helburu nagusia proiektua posible egiten duten boluntarioak, erakundeak, enpresak eta herritarrak biltzea da, Lesbosen (Grezia) errefuxiatuei ematen zaien laguntza humanitarioa indartzearekin batera.

Zaporeak Eguna TikiToki Zentroa

19:00
20:00

“Lisistrata 2.0” antzezlana

Berangoko Fernando Ansoleaga antzokia, Berango | Antzerkia

Klasiko ezagun bati buelta garaikidea emango dio antzezlan honek, gaurko gizarteari keinu argiak eginez. Umore zorrotza eta mezu kritikoa uztartzen dituen proposamen bizia da. Derioko Sutondoan Antzerki Taldearen emanaldia da hau eta  Antzerki Amateurraren XIII. Jaialdiaren barnean kokatzen da. Sarrerak zure zain daude!

“Lisistrata 2.0” antzezlana Berangoko Fernando Ansoleaga antzokia

Klasiko ezagun bati buelta garaikidea emango dio antzezlan honek, gaurko gizarteari keinu argiak eginez. Umore zorrotza eta mezu kritikoa uztartzen dituen proposamen bizia da. Derioko Sutondoan Antzerki Taldearen emanaldia da hau eta  Antzerki Amateurraren XIII. Jaialdiaren barnean kokatzen da. Sarrerak zure zain daude!

17:00

Andra Mariko San Isidro jaiak

Getxo | Jaiak

Negu luzearen ostean, kalera atera eta bizitza ospatzeko una da daborduko! Udako jaien segidari hasiera emateko oraindino aste batzuk falta dira, baina eskualdeko lehen ospakizunak Getxoko Andra Mari auzoan egingo dituzte. Beraz, prestatu zapia eta txosnako edalontzia eta etorri gurekin ospatzera!

18:30

Artebizi

Armintzako portuan, Lemoiz | Antzerkia

Lemoizko kaleak antzerkiz beteko dituzte maiatzean. Artebizi Lemoiz jaialdiaren edizio berri bat egingo dute maiatzean Armintzako portuan, eta hiru egunetan zehar hainbat konpainia ezagunek ikuskizunez beteko dute ingurua.

Artebizi Armintzako portuan

Lemoizko kaleak antzerkiz beteko dituzte maiatzean. Artebizi Lemoiz jaialdiaren edizio berri bat egingo dute maiatzean Armintzako portuan, eta hiru egunetan zehar hainbat konpainia ezagunek ikuskizunez beteko dute ingurua.

Agenda herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Ekaina
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Urte osoko agenda ikusi »»