Igandea, irailak 12



18:00

Marrazketa inprobistarua: Unai Iturriaga eta Dani Fano

Erandioko malekoia, Erandio | Bestelakoak

Paper zuriaren krisiari zuzen-zuzenean egingo diote aurre Unai Iturriaga eta Dani Fano marrazkilariek. Ibilbide luzea dute bi irudigileak hala komikigintzan, gidoigintzan nola bertsolaritzan (ez nahitaez ordena horretan), eta, kasu honetan, bat-batean erantzun beharko diete publikoaren aurrean, Iñigo Astiz kazetari eta idazleak proposatutako gaiei. Ezetz barrerik egin gabe amaitu saioa.

Marrazketa inprobistarua: Unai Iturriaga eta Dani Fano Erandioko malekoia

Paper zuriaren krisiari zuzen-zuzenean egingo diote aurre Unai Iturriaga eta Dani Fano marrazkilariek. Ibilbide luzea dute bi irudigileak hala komikigintzan, gidoigintzan nola bertsolaritzan (ez nahitaez ordena horretan), eta, kasu honetan, bat-batean erantzun beharko diete publikoaren aurrean, Iñigo Astiz kazetari eta idazleak proposatutako gaiei. Ezetz barrerik egin gabe amaitu saioa.


18:00

Musika ikuskizuna: "Matraka ma non troppo"

Txipioiko eskolaren patioan, Plentzia | Musika

Objetu sinpleek bizitza hartu eta musika bihurtzen dituen mundua. Musika bihurtutako zaborra: luteria, birziklatzea eta musika-sormena. Gizarte honek baztertzen dituen objektuakaz egindako musika-tresnak oinarri dituen ikuskizun musikala.

Musika ikuskizuna: "Matraka ma non troppo" Txipioiko eskolaren patioan

Objetu sinpleek bizitza hartu eta musika bihurtzen dituen mundua. Musika bihurtutako zaborra: luteria, birziklatzea eta musika-sormena. Gizarte honek baztertzen dituen objektuakaz egindako musika-tresnak oinarri dituen ikuskizun musikala.



19:30
14:00

Berangoko udako kultur programa

Berangoko puntu ezberdinetan, Berango | Jaiak

Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.

Berangoko udako kultur programa Berangoko puntu ezberdinetan

Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.



Eman izena Begirale ikastaroan

Martikoena kalea 16, 2. solairua, Getxo

Bizarra Lepoan euskara elkarteak eta Bizkaiko Urtxintxa eskolak Astialdiko Begirale ikastaroa eskainiko dugu Getxon. Ikastaroa 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitarteko zenbait asteburutan burutuko dugu. Guztira 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko egingo ditugu.   Urriaren 1era arte eman daiteke izena hemen: https://forms.gle/rNsKk2haRhRzsmdXA

Eman izena Begirale ikastaroan Martikoena kalea 16, 2. solairua

Bizarra Lepoan euskara elkarteak eta Bizkaiko Urtxintxa eskolak Astialdiko Begirale ikastaroa eskainiko dugu Getxon. Ikastaroa 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitarteko zenbait asteburutan burutuko dugu. Guztira 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko egingo ditugu.

 

Urriaren 1era arte eman daiteke izena hemen: https://forms.gle/rNsKk2haRhRzsmdXA



19:00
20:30

Andra Mariko Aste Kulturala

Getxoko Andra Mari, Getxo | Jaiak

Itzubaltzeta/Romoko ekitaldien ondoren, Getxoko Andra Mari auzoak hartuko dio lekukoa udalerriko aste kulturalen egitasmoari. Hala, irailaren 9tik 12ra bitartean, askotariko ekintzak egongo dira auzoan. Pandemia-egoera dela eta, ikuskizunetarako izena ematea beharrezkoa izango dela ohartarazi du jai-batzordeak. Horretarako, hemen.

Andra Mariko Aste Kulturala Getxoko Andra Mari

Itzubaltzeta/Romoko ekitaldien ondoren, Getxoko Andra Mari auzoak hartuko dio lekukoa udalerriko aste kulturalen egitasmoari. Hala, irailaren 9tik 12ra bitartean, askotariko ekintzak egongo dira auzoan. Pandemia-egoera dela eta, ikuskizunetarako izena ematea beharrezkoa izango dela ohartarazi du jai-batzordeak. Horretarako, hemen.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»