Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari. Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten. Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu “helduak” itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu. Azken finean, istorioak emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik. Jatorrizko ideia: Miren Larrea Murgoitio Zuzendaritza: Iván Alonso Aktore-manipulatzaileak: Miren Larrea, Valentina Raposo / Maren Basterretxea Musika: Fran Lasuen Kantu-hitzak: Miren Amuriza Eszenografia: Iñaki Ziarrusta (ATX Teatroa) Argiztapen diseinua: Ion Chávez Panpinen sorkuntza: Valentina Raposo Jantzien diseinua: Betitxe Saitua Atrezzoa: Javi Tirado Sarrera: 6 euro
Ohi den legez, abenduan murgildu eta Gabonei zein urte berriari ondoetorria egiteko egitarau zabala prestatu du Berangoko Udalak egunotarako. Besteak beste, antzerkiak, Olentzero eta Mari Domingiri zein Errege Magoei harrerak, kontzertuak eta beste hamaika aukera egongo dira.
9:00 - 13:30 eta 16:30 - 20:00, Kultur Etxean edo WhatsApp 688 625 067.