Kulturak elkartu eta ospatzeko guneak sortzen dituen Bizilagunak Mendira ekimenak Urduñako Nerbioi ur-jauzira joateko txangoa antolatu du datorren uztailaren 10erako, domekan, 09:00etatik aurrera. Interesatuek izena eman dezakete daborduko.
Uztailak 8, barikua 18:30 Umeen igoera Iberresetik San Kristobalera eta Goierriko Madalena auzoko jaien hasiera. 19:00 Jagoba Bilbaoren omenezko XV. Txinbera Lehiaketa. Uztailak, 9 zapatua 18:00 Puzgarriak egun osoan egongo dira, iluntzera arte. 17:00 Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa 560 kilogramo: Goiherri, Akelarre, Gaztedi A eta Gaztedi B. Sokatira ostean, saiheski-jana dohainik Goiherriko Sokatira taldeak eta jai-batzordeak antolatuta. 23:00 Gaupasa: Leihan eta Show Party. 02:00 Bingo-lehiaketa Uztailak 10, domeka 12:30 Meza 13:00 Hamaiketakoa auzoko nagusientzat 13:00 Dantzak Goialde taldeagaz. 18:00 Olgetan Solas, familia guztiarentzako jolasak. 18:30 Asto-probak 21:00 Jaien amaiera.
Uztailak 9, zapatua 20:00 Disko-festa. 22:00 Zezensuzkoa. Uztailak 10, domeka 11:00 Txupinaren jaurtiketa. 11:00 Kristobal Deunari aurreskua eta lore eskaintza. 18:00 Umeentzako tailerrak. 20:00 Taloa txorizoagaz. 20:00 Kantujira eta erromeria Gatzamiñetik, Plentzia Kantagunearen eskutik. 21:30 Zezensuzkoa.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |