Euskaraz eta publiko guztientzako. 66 minutuko iraupena. Sarrerak 2,60 euro balio du. Salmenta-puntuak: - Kutxabankeko orotariko kutxazainak: https://ticket.kutxabank.es/aulakultura/- Muxikebarriko Informazio Bulegoa (Astelehenetik ostiralera 8:30 - 14:30)- Muxikebarriko txarteldegia (Astelehenetik ostiralera: 10: 30 -13: 30/16:30 - 19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago)- Erromoko Kultur Gela (94 466 00 22)- Andrés Isasi Musika Eskola (proiekzioa baino ordubete lehenago)
5-12 urteko umeentzako tailerrak eta jolasak eta Kabalgataren argazkien banaketa
Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi itota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta. Egileak: Kepa Errasti, Telmo Irureta.Zuzendaria: Mireia Gabilondo.Aktoreak: Telmo Irureta, Aitziber Garmendia.Iraupena: 70’.Sarrera: 4 euro