Auzoetxeko asanbladak azaldu duenez, gotzaindegiak Larrabasterrako Karmengo baseliza okupatuaren etxegabetze prozesua hasi du eta irailaren 30etik aurrera edozein momentutan eman daiteke. Manifestazioa Sopelako Udaletxe plazatik abiatuko da irailaren 25ean, 19:00etan.
Datorren irailaren 25ean, Utopikoak taldearen “Ametsetan libre gara” emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute armintzarrek. Arratsaldeko 19:00etan Armintzako portuan izango da emanaldia, baina eguraldi txarra eginez gero, Armintzako Kultur Etxera mugituko da.
Bihar, irailaren 25ean, 20:30etik 22:30era, Jorge Canovasek eta bere bandak 60ko eta 70eko hamarkadetako "guatekea" egingo dute Santa Anako anfiteatroan. Nino Bravo, Los Brincos, Formula V, Los Diablos, Jose Luis Perales, Camilo Sesto, Raphael, Serrat, Duo Dinamico, Mike Kennedy eta Massiel bezalako artista eta taldeen kantuak interpretatuko dituzte.
Irailaren 25ean, ELAren –Alboko Esklerosi Amiotrofikoa– aurkako borrokan, Onintze Llonari omenaldi hunkigarria egingo diote Urdulizko Kultur Etxean.