Irakurle klubean, “Dakota eraikinean” liburua izango dute hizpide Esti Vivanco idazleagaz batera, martxoaren 9an. A2 mailarako egokia den irakurgai horren harira elkartuko dira 10:00etan Romoko Kultur Etxean goizez, eta 17:30ean Fadurako areto nagusian arratsaldez. Izen-ematea hemen.
Martxoak 5, igandea 11:00 Kontzentrazioa eta idazkiaren irakurketa (Elortza plazan) 11:30 Kalejira eta triki-poteoa feminista 13:00 Baldosa berriaren inaugurazioa (Berdintasunerako bidea) Martxoak 8, asteazkena Manifestazioak martxoak 8 Bilbon Martxoak 10, ostirala 18:30 Zinema genero ikuspegiarekin: “En un muelle de Normandía” (Kultur Etxean)
Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira: martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko: 619 93 55 41 / egizugetxo@gmail.com