Osteguna, ekainak 8



10:00

Ezagutzen Azoka

Leioan, Leioa | Azokak

Hurrengo ekainaren 8an, egunean, berdinen artean ezagutzak partekatzeko, ikasteko eta erakusteko ekimena egingo dute Leioan. Egun horretan, besteak beste, Herritarren Laborategian eta Irakaleetan zein ikaskuntza-prozesuetan eskuratutako ezagutzak erakutsiko dituzte.

Ezagutzen Azoka Leioan

Hurrengo ekainaren 8an, egunean, berdinen artean ezagutzak partekatzeko, ikasteko eta erakusteko ekimena egingo dute Leioan. Egun horretan, besteak beste, Herritarren Laborategian eta Irakaleetan zein ikaskuntza-prozesuetan eskuratutako ezagutzak erakutsiko dituzte.



17:30
17:30

Inguru Minguru tailerrak

Barrika Berango Gorliz Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz Uribe Kosta | Umeentzako jarduerak

Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte. Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea. Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.    

Inguru Minguru tailerrak

Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte.

Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea.

Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.

 

 



17:30
17:30

Multiekintza: herri-kirolak, ur jolasak, puxika jokoak...

Gorlizko Ikastetxean, Gorliz | Kirol-ekitaldiak

Multiekintzak doan, 6 eta 12 urteko umeei zuzenduta. Gorlizko Ikastetxeko patioan. Bariku guztietan, 17:30etik 19:00etara. Maiatzaren 12an: puxika jokoak. Maiatzaren 19an: munduko jolasak. Maiatzaren 26an: herri kirolak. Ekainaren 2an: olinpiadak. Ekainaren 9an: multikirolak. Ekainaren 16an: ur jolasak.

Multiekintza: herri-kirolak, ur jolasak, puxika jokoak... Gorlizko Ikastetxean

Multiekintzak doan, 6 eta 12 urteko umeei zuzenduta. Gorlizko Ikastetxeko patioan.

Bariku guztietan, 17:30etik 19:00etara.

Maiatzaren 12an: puxika jokoak.

Maiatzaren 19an: munduko jolasak.

Maiatzaren 26an: herri kirolak.

Ekainaren 2an: olinpiadak.

Ekainaren 9an: multikirolak.

Ekainaren 16an: ur jolasak.



10:00
21:30

Margolaritza-erakusketa: Sara Montes

Algortako Batzokia, Getxo | Erakusketak

Margolaritza-erakusketa: Sara Montes Algortako Batzokia


17:00
21:30

Erandioko musikaren hilabetea

Erandio | Musika

Egunotan, musika kalera aterako dute Erandion. Auzoetako plazak eta kaleak doinuz beteko dituzte Erandioko Musika Eskolako ikasleek eta beste hainbat taldek hilaren 30era bitartean: bandak, rock taldeak, umeentzako musika, musika klasikoa... Hemen duzue hurrengo egunetarako egitaraua.

Erandioko musikaren hilabetea

Egunotan, musika kalera aterako dute Erandion. Auzoetako plazak eta kaleak doinuz beteko dituzte Erandioko Musika Eskolako ikasleek eta beste hainbat taldek hilaren 30era bitartean: bandak, rock taldeak, umeentzako musika, musika klasikoa... Hemen duzue hurrengo egunetarako egitaraua.



19:00
19:00

Zinegoak 2023: ZG Hedapena

Kultur Leioa, Leioa | Zinema eta bideo-emanaldiak

Zinegoak 2023 jaialdiaren barruan. ZG Hedapena helburu zehatz bategaz jaio zen: jaialdian ikusgai dauden lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalakaz. Bigarren helburua, baina ez garrantzi gutxiagokoa, aniztasunagaz eta kulturagaz lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz. Zinegoak 2023 - ZG Hedapena Leioan: egitaraua

Zinegoak 2023: ZG Hedapena Kultur Leioa

Zinegoak 2023 jaialdiaren barruan.

ZG Hedapena helburu zehatz bategaz jaio zen: jaialdian ikusgai dauden lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalakaz.

Bigarren helburua, baina ez garrantzi gutxiagokoa, aniztasunagaz eta kulturagaz lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.

Zinegoak 2023 - ZG Hedapena Leioan: egitaraua



12:30
21:00

Erandiogoikoko Gorpuzti jaiak

Erandio | Jaiak

Iratzar eta Bidean erromeriek eta Txerri Ugerrak eta Kilimak taldeen kontzertuek jarriko diote musika bihartik domekara bitartean ospatuko dituzten Gorpuzti festei. Hurrengo lau egunetan Erandiogoikoko herritarrek ederto pasatzeko hamaika aukera prestatu dituzte Jai Batzordeko kideek. Hemen duzue hurrengo egunetarako egitaraua.

Erandiogoikoko Gorpuzti jaiak

Iratzar eta Bidean erromeriek eta Txerri Ugerrak eta Kilimak taldeen kontzertuek jarriko diote musika bihartik domekara bitartean ospatuko dituzten Gorpuzti festei. Hurrengo lau egunetan Erandiogoikoko herritarrek ederto pasatzeko hamaika aukera prestatu dituzte Jai Batzordeko kideek. Hemen duzue hurrengo egunetarako egitaraua.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»