Ibarreta plazatik izango da irteera, goizeko 10:15ean. Izen-ematea: 946 774 348
XX. mendetik gaur egunera arteko azterlanak eta ikerketak ezagutarazteko asmoagaz, ekainerako bi ekintza antolatu dituzte Sopelako Eraztun Berdeak, Kiribilek eta Edestiaurre elkarteek: ekainaren 10ean, zapatuan, Iñaki Libanok hitzaldi bat emango du Kurtzio Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30ean. Bestalde, ekainaren 24an, zapatuan, bisita gidatu bat antolatu dute Zabaletxeko indusketara (Meñakotz) Atxabiribilko aparkalekutik hasita, goizeko 11:00etan.
Iratzar eta Bidean erromeriek eta Txerri Ugerrak eta Kilimak taldeen kontzertuek jarriko diote musika bihartik domekara bitartean ospatuko dituzten Gorpuzti festei. Hurrengo lau egunetan Erandiogoikoko herritarrek ederto pasatzeko hamaika aukera prestatu dituzte Jai Batzordeko kideek. Hemen duzue hurrengo egunetarako egitaraua.
Egunotan, musika kalera aterako dute Erandion. Auzoetako plazak eta kaleak doinuz beteko dituzte Erandioko Musika Eskolako ikasleek eta beste hainbat taldek hilaren 30era bitartean: bandak, rock taldeak, umeentzako musika, musika klasikoa... Hemen duzue hurrengo egunetarako egitaraua.
Multiekintzak doan, 6 eta 12 urteko umeei zuzenduta. Gorlizko Ikastetxeko patioan. Bariku guztietan, 17:30etik 19:00etara. Maiatzaren 12an: puxika jokoak. Maiatzaren 19an: munduko jolasak. Maiatzaren 26an: herri kirolak. Ekainaren 2an: olinpiadak. Ekainaren 9an: multikirolak. Ekainaren 16an: ur jolasak.
Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte. Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea. Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.
Gorlizko ikastetxeko patioan. Arratsaldeko 17:30etik 19:00etara. Ekainaren 9an eta 16an.
Algortak hartuko du aste-akabu honetan TxikiFesten lekukoa. Gaurtik, barikutik, domekara bitartean, haurrentzako eta familientzako programazioa izango da protagonista nagusia aire zabaleko jaialdi honetan. Ekitaldiak doakoak izango dira, eta hainbat diziplinatako arte eszenikoak ikusi ahal izango dira. Gainera, parte hartzeko aukera eskainiko duten jarduerak egongo dira, hala nola arte plastikoen, bertsolaritzaren eta ahozkotasunaren tailerrak, gymkhanak, jolasguneak eta irakurketarako animazio-guneak.